XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Foru aldundien eta Vitoria-Gasteizko Udalaren haur zerbitzuek eskuratu diguten dokumentazioa, beraien jarduerak, lanean dauzkaten baliabide pertsonal eta materialak eta laguntzen duten biztanlegoa deskribatzeko.

c) Hiru foru aldundien eta Vitoria-Gasteizko Udalaren haur zerbitzuen arduradun eta zerbitzu horietako beste profesional batzuekiko elkarrizketak.

d) Hiru lurralde historikoetan babesik gabeko egoeran dauden adin txikikoen kasuez arduratzen diren fiskalekiko elkarrizketak.

e) 1995ean irekitako 468 1 1995ean haurtzarorako zerbitzu berezituetara bidalitako 468 kasuetatik 91 Arabakoak dira, 244 Bizkaikoak eta 133 Gipuzkoakoak. kasuen artetik aukeratu diren 150 espedienteren azterketa: Lurralde Historiko bakoitzetik 50 espediente aukeratu dira, eta Arabako 25 lurralde mailako zerbitzuari dagozkio eta beste 25 haurtzarorako udal zerbitzuari. Hautaketa, beraz, ez dator bat Lurralde Historiko bakoitzean atenditutako biztanlego kopuruarekin.

1995ean haur zerbitzuetan jasotako kasuak izateak ez du derrigor esan nahi espediente horietan dauden haur eta nerabeak lehendik babes sarearekin harremanik eduki gabeak zirenik. Zerbitzuak lehendik laguntza eman, baina gertakari berri batengatik berriro sarean agertzen diren kasuak izan daitezke, gertakari berri horrek baloratu eta neurri berriak hartzea edo martxan zeudenen ezarpena aldatzea ekar dezaketelarik.

Espedienteak, kasuaren jatorriaren arabera (hau da, babeserako zerbitzuei oinarrizko gizarte zerbitzuek, heziketa zerbitzuek, osasun zerbitzuek, zerbitzu judizialek, poliziak edo zuzenean partikularrek jakinarazi izanaren arabera) eta zergatien arabera aukeratu dira (hau da, tratu txarrak, abusu sexualak, arduragabezia, abandonoa, gurasoen ezintasuna...). Lau haur zerbitzuetan erregistratutako kasuen izaera kontuan izanik, horien proportzioan tipologia bakoitza ordezkatuta edukitzen saiatu gara (1., 2., 3. eta 4. taulak).

Baina sarrera arrazoiak eta zerbitzu bideratzaileak jasotzeko orduan, erakunde bakoitzak bere sailkapena erabiltzen duenez gero, sailkapenak multzoka elkartu dira (5., 6. eta 7. taulak).

Edonola ere, esan behar da biderapen arrazoiei dagokienez batzuetan sailkapena ez dela oso adierazgarria. Kasu askotan, aldi berean arrazoi ezberdinak gertatzen dira -babesik gabeko egoeretan ohikoa den bezala- eta espedienteen kalifikazioak ez dio eskuhartzearen faktorerik erabakigarrienari erantzuten.